XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Arlo oneri lotu oi diranak, ala ere, ez ditugu nolanaikoak, gizon prestu, trebe ta landuxeak baizik.

Gure erriak badu sen berezi bat bertso jasotzeko, ta bertsolari ez uste beretzat nornai danik; ez dauka artakotzat ahapaldi batzuk buruz ikasi ta abesten dakiana; beste zerbait bear du: asmamen zorrotz, berezko etorri, esaera txingartsu.

Olakoaren aurrean bai, oro begi ta belarri, gizataldeak dio: Au iñundik ere bertsolari dugu.

Ta orrela sortuak gure kanta zar geienak.

Jakin ez damurik nortzuk diran egile, euskaldunok lotsor gera-ta; idaz-lanen bat argitaratzekoan, ez dugu bostetik bein geure izenez agertzen, ordezkoz baiño, ta auek sarri bi ta iru dira.

Ta gero nork antz eman norena dan?

Ta zabarkeri origatik, zenbat gauza eder gure edesti auts artean!

XVI'garren mende aurretikoak dira ziurki gure Pastoralak ere.

Baiña, zein urtetakoak gutxi gorabera?

Irarkintza asma ondoan argitara emandako euskal-olerkirik zarrena, Perutxo'ren kanta noski, deritzan liburuan Menéndez Pelayo'k estalgetua ta gure Urkixo jaunak ederki adierazia.

Andik bederazi urtera, beste euskal liburu bikain bat agertu zan: Beñat Etxepare apez jaunaren , euskal-izkuntzaren leenzituak.

Etzan au, egia esan, gizon epela, argi ta entzute aundikoa baizik.

Liburu ortan baditu Jainkozko zenbait poesi, baita maitekantak ere; batzuk bear bada gordintxoegiak apaiz batentzat; gero, Bearne'ko presontegian, zion gabe antza, giltzape sar zutenen kontrako bertsu minkorrak; ta azkenez, dantzarako bi abesti euskal-ele zarra mundua zear jauzkari ikus nairik.

Liburu onek baditu bere akatsak, baita zenbait obari ere; akatsak: izkera baldan ta urria, luze-zale ta garatu gabea; obariak: neurgintzan erreza, barnea agertzen zintzo, erri-maitale ta bide berriz doana.

Ona emen XVII'garren mendearen asieran.

Nolakoa gure euskera zarrarentzat?

Ona esan bearko; garai onetan asi zan beintzat mende luzeen lo-zorrotik zerbait esnatzen.

Olerki-saila etzan gaizki landua izan.

Naparru datorkigu aurrenen, an baiditugu bost neurtizlari orduko aski baliotsuak: Pedro Ezkurra, Miguel Aldatz, Yoan Elizalde, Martin Portal ta Orreaga'ko Andre Mari'ren kanta egin zuana.

Iruña'ko Gotzain jaunak jai aundi bat antola zuan, 1609'an, Aldare'ko Gorputz Saindua goratzeko asmuz, baita olerki-norgeiagoka eratu ere, erderaz ta euskeraz.

Lenengo irurak saria jaso zuten; laugarrenak etzuen noski esku larrurik nai.

Egiaz omengarri dugu batzaldi ura.

Geroxeago, Laburdi'n, Joanes Etxeberri ziburutarrak iru eleiz-liburu atera zituan bertsoz: .

Danak izan ez arren eleiz-abestiak, asmu txalogarria berak erabilia: Jainkoa on eta eder danez, guk ere Arekiko otoitz-jardunean ederki ekin bear.

Ba-ditu banaka-banaka bertso gogor samarrak, baiña mamiz aberats, gartsu ta sakon zaigu beti.

Ta Xubero aldean, aldi onetan erpiñeraño igoa, Ailende Oihenart legegizon argia dugu; mauletar onek etzun askorik idatzi, olerkiz beiñik-bein, baiña garbi ta gizonki bai.

Bere euskal-liburu aitatuenak zati bi ditu: 1) Atsotitzak edo refrauak, ta 2) O'ten Gaztaroa neurtitzetan; danak ez dira bere-bereak, Katul, Tibul, Marot eta beste batzuen negar-eresiak euskara itzuliz, gure izkuntzaren errez-ugaritasuna ager-erazten saiatu zaigun-eta.

Olerkari yaukal zuberotar au, ala ere, ederra jaso ta eskeintzen zekiana; narras antzo ibili arren iñoizka, Argia poematxoa, Joana bere emaztearen il-eresia, lau karbariena ta abar, ez dira nolanaikoak.

Bi eguzki oien biran dabiltza beste auek ere: Miguel Sueskun jakituna (1625); S. Pouvreau, Doktrina kristiana (Paris, 1656) idatzi zuana; K. Harizmendi, Ama Birjinaren ofizioa (1658) bertsoz euskeratu zuana; Argaikaratz, [Deboten Brebiarioa'ren (Baiona, 1665) egilea.

Baiña XVII'garren mende azkeneruntz olerkari goi arnasez betea, Aita Beñat Gazteluzar dugu.

Bere liburu oso ezaguna Egia Katolikak (1686), guztia bertso arin gozoz egiña.

Etxeberri apezak eta josulagun onek, eguneroko gauzarik arruntenak, lan, jolas, antze ta abar, otoitzlurrunez kutsutu nai zituzten.